Darkman 1990eko Sam Raimi estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako akziozko superheroi film bat da. Liam Neeson, Frances McDormand, Colin Friels eta Larry Drake aktoreek antzeztu zuten.
The Shadow edo Batman superheroien filmak burutzeko eskubideak bereganatu ezin izan zituenez, Raimik bere berezko superheroi bat sortzea erabaki zuen, honela inori eskubiderik ordaindu beharrik ez eta nahierako superheroi filma burutu asmoz, honenbestez Darkman superheroia sortu zuen.
Bi jarraipen izan zituen: Darkman II: The Return of Durant (1995() eta Darkman III: Die Darkman Die (1996). Filma estreinatu ondoren beragan oinarritutako komikia eta bideo-jokoa ere merkaturatu ziren. Urteen poderioz kultuzko filma bilakatu da.